VINCOk nazioarteko azoka hauetan hartu du parte: Micronora 2014 (Besançon - Frantzia, 10/23-26) eta MSV 2104 (Brno - Txekiar Errepublika, 2014ko 09/29 – 10/03).
Micronora, mikroteknologien eta doitasunaren biurtekoa, industria-sektoreko ezinbesteko premiei teknologia puntakoenak erakutsi direna. I+Gtik azpikontrataziora, ekoizpen-teknologietara arte.
MSV, Ingeniaritzako Nazioarteko Azoka, bestalde, Europako Erdialdeko industria-biltzar garrantzitsuena da askoren iritzian eta dagoeneko 1.500 erakusle eta 75.000 bisitari igaro dira bertatik, 59 herrialdetik etorriak.
VINCOren taldea emaitza pozgarriak bilduta itzuli da bi biltzarrotatik, espero baino bisitari gehiago jaso dituenez, eta nazioarteko topagune horien garrantzia nabarmendu du, bezeroekin eta kontaktuekin aurrez aurre biltzeko aukera dagoenez.
Micronora 2014 eta MSV 2014 bi negozio-aukera izan dira, merkataritza-harreman berriak ezarri ahal izan direna, etorkizunean alde guztiek etekina aterako duten lankidetza-akordio emankorrak sendotu ahal izateko.
Egindako kontaktu-kopurua pozgarria dela medio, merkataritza-taldeak eskerrak eman nahi dizkie VINCOren standera hurbildu diren guztiei erakutsitako arreta eta interesarengatik, denbora-tarte bat hartu dutelako VINCOk beren negozioei eskaini diezazkiekeen berritasunak eta konponbideak ezagutzeko.